XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atzera biurtu
Eta biurtutzeko
Ez pazaude gertu,
Ezingo zera zeru
ederrean sartu.

- Lau urtian gezur konpontzen nekatu.

Gezurr ontziren izena nere buruari batu eta ainbeste nekeren buruan ¿nere irabaziak atzera biurtu?.

Ikusi egingo degu.

Mediku batek gaixoa sendatu eziñ duanian, arbolariori deitzen zaio.

Ortxe dago Zirikillote jauna, sasi letrau jakintsua eta, ba nua beragana.

- Ala zion gezur ontzik eta juan zan.

- Zirikillote jauna, esan zion, lau urtian ibilli naiz gezur konpontzen eta....

-¿Ezur Konpontzen?.

- Ezurrik ez, baizik gezur konpontzen.

- Eztezu ba lanbide erreza.

¿Eta?.

- Ainbeste nekerekiñ irabazitako diru apurrak... atzera biurtzeko...... ta.

- Aldapa gora noski ¿e?.

- Bai ba, jauna; ta....

- Ta ¿zer?¿Aldapa ori kendu nai?.

- Nai, nai... nai... bai: baña... bana....

- Ortarako lan asko egin bear da ta, atoz zortzi egun barru, ordurako planoa aterako det eta, alkar adituko degu.

- Ondo da, Jauna.

- Zortzi egunen buruan juan zitzaion gezur ontzi Zirikillote'ri, eta galdetu zion:
-¿Ezer eguin?.

- Bai.

- ¿Semerik ba dezu?.